XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi era dute beren kanoak egiteko.

Era hauetako batez urontzi gogor eta segurantza handikoak lortzen dituzte.

Zuhaitz enborra, piragua forma emateraino, haizkoraz zulatzen dute.

Baina lan zaila duteke hau eta neketsua; zeren beren tresnak, atzeratuak direnez, oso sinpleak dira.

Kanoagintzan beste era hau ere erabili ohi dute: Azal lodia eta askatzen erraza duen zuhaitz handi bat bilatu, zuhaitzari bueltan bospatsei metroko andamiaia bat jaso eta arraultza formako puska bat kentzen diote oso osorik.

Gero, lurrean ifintzen dute azal hau, eta kanoa forman tolestaturik lotu egiten dute bejukoz muturretan (bejukoa ihiaren antzekoa da, bainan askoz gogorragoa).

Gero, egur batzuk zeharka jarrita, forma hobea ematen zaio, eta egur hauek eserleku dituzteke.

Esploratzaile batzuk esan dutenez, indioek lau ordurik ere ez dute behar lan hontan.

Era hontako kanoa, ordea, ahula da, eta ez duke mozkor baten kolpea jasateko indarrik.

Bestalde, ura sartzen zaio bere zirrikuetatik eta ordu biez behin hibai ertzera jo behar dute eta urez hustu.

Oso birakorra da: kontu handiz ibili behar dute, beraz, erdi erdian eseriaz eta abar.

Akats guzti hauegatik ere, egiten errazak direlata, gogoko dituzte.

Eta egiten dituztenean, bidaia luze batetarako edo bestela joan ezin duten lekuetara iristeko egiten dituzte.

Eta erabili ondoren utzi egiten dituzte.

Bertatik bertara ibiltzeko ez dute holakorik egiten.

Indioek ba dute beste jakingarririk ere: Arrantzako teknika bera.

Ez dute erabiltzen kainaberarik, ez harpoirik, ez sarerik.

Pozoiak prestatzen trebeak dira eta, hontarako ere, pozoia erabiltzen dute.

Eta nolako pozoia!.

Arrantza-lekua aurkitu eta arrainei loharrerazten dien sustantzia batzuk botatzen dituzte.

Orduan, arrainak urgainetara ateratzen dira loak hartuta.

Eskuz hartu besterik ez dute honela.

Behar dituztenak bakarrik hartzen dituzte.

Eta uretan gelditu direnak ordubete barru berriro esnatu eta bizi bizi iherian hasten dira.

Sustantziaren lotarako indarra pasa egiten bait zaie.